lunes, 12 de noviembre de 2007

1. hiruileko azterketak

Atzo azterketen datak ematerakoan hilabetea gaizki eman nuen. Hona hemen data zuzenak:

2. A-B-D Azaroaren 19an, astelehenean, 6. orduan

2. A-D Azaroaren 20an, asteartean, 2. orduan

1. Hiru-hileko azterketa

Azterketen datak Artearen Historia irakasgaian:

2. A-B-D taldeak datorren astelehenean, urriaren 19an, 6. orduan

2. A-D taldeak datorren asteartean, urriaren 20an, 2. orduan

OHAR BATZUK

Artearen Historia irakasgaiaren kalifikaziorako irizpideak gogoratuko dizkizuet, beste urteetakoekin alderatuta aldaketak sartu baititugu. Uste dugu era honetan errazagoa izango zaizuela nota ona ateratzea:

Kalifikazioaren % 80 azterketetan ateratako nota

Kalifikazioaren % 10 Klasean izandako jarrera (puntualtasuna barne)

Kalifikazioaren % 10 etxerako lana: iruzkinak eta laburpenak

Aurkezpena

Artearen Historiari buruzko apunteak, oharrak, iruzkinak, eta abar hemen ezartzea dut asmoa. Beti ere 2. Batxilergoko ikasleengan pentsatuz, Artearen Historia irakasgaian lantzen ditugun edukiak aztertzeko, ikasleen lana errazteko edo konplikatzeko, auskalo. Asmoa behintzat ikasteko lanean laguntzea da. Ikusiko dugu nora iristen garen edota non sartzen garen.